Nafarroak urtero 10 milioi euro gehiago gastatu beharko ditu 200 guardia zibil berriak ordaintzeko

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 12a, 13:20

50.000 euro ordaintzen ditu Nafarroak urtero guardia zibil eta Espainiako polizia bakoitzarengatik. 200 guardia zibil berri iragarri ditu gobernuak Nafarroarako. Oraindik ez da zehaztu nola eginen duen Nafarroak, polizia berri hauek suposatuko duten gainkostua ordaintzeko.

Nafarroara 200 guardia zibil berri etorriko dira aurki. Astelehenean iragarri zuen gobernu ordezkariak, hain zuzen, larunbatean gaurdia zibiliaren alde eskuin muturrak egin zuen agerraldiaren ostean. Iragarpena azkar egin zuen Arasti gobernu ordezkariak, zehaztasunik gabe eta datu gehiagorik gabe. Gaur Nafarroako Gobernuko presidente ordeari albisteaz galdetu zaio eta ezer gutxi esan ahal izan du, Guardia Zibil gehiago izateak albiste pozgarria dela esan du soilik. Estatuarekin hitzarmena negoziatzeko bileran zehaztuko dela 200 guardia zibil horiek suposatuko duten kostuaren ordainketa.

Nafarroak bere gain hartzen du Guardia zibilen soldata eta gero estatuko hitzarmenean negoziatu eta deskontua egiten omen da. 2015eko hitzarmenean ezarri egin zen Nafarroak Guardia Zibil eta Espainiako polizia bakoitzeko 50mila euro ordaindu behar zituela urtero. Beraz, guardia zibil berriek 10 milioi euroko gainkostua suposatuko diote urtero Nafarroari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!