Eskubide Sozialetako Departamentuaren menpeko erakunde Nafar Lansarek (NL) enpresetan dauden edo etorkizunean izango diren langileak prestatzeko laguntzetarako deialdia egin du, 275.000 euroko balioarekin. Berrikuntza gisa, diru laguntza horiek eskatzeko epea modu iraunkorrean zabalik egongo da, eskura dauden funtsak amaitu arte.