Egun, Nafarroan, 1.400 guardia zibil daude, 650 polizia nazional, 1.077 polizia foral eta 700 udaltzain. Gauzak horrela, foru erkidegoan 586 polizia dauzkagu 100.000 biztanleko. Espainiako Gobernuaren ordezkari Jose Luis Arastik, baina, otsaila amaitu aurretik beste 200 guardia zibil ekarriko dituela iragarri du. Eta horrek 617ra igoko du polizia tasa. Europan, egun, Zipre da polizia tasarik altueneko estatua: 586 ditu 100.000 biztanleko, Nafarroakoa baino puskaz txikiagoa.