112 larrialdietarako telefono bakarraren Europako eguna da otsailaren 11a. Nafarroako SOS Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak Foru Komunitatean egindako lana goraipatu du Nafarroako Gobernuak, eta iaz erretiroa hartu zuten Jose Javier Jimenez eta Fernando Dorronsoro langileen lana aitortu du.
Nafarroako Gobernuko Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuaren memoriaren arabera, SOS Navarra Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak guztira 742.176 dei jaso zituen 2019an 112 zenbakira, eta, horien ondorioz, 333.331 gertakarietan eta 206.070 mobilizaziotan esku hartu zuten laguntza- eta sorospen-zerbitzuek.
2019an, sartu ziren 742.176 deiez gain, SOS Nafarroatik 256.263 irten ziren eta 41.996 tele alarma-dei artatu zituen; beraz, 1.040.435 izan ziren guztira. 2018tik (1.012.705) pixka bat gora egin zuen dei kopuruak iaz, eta zertxobait nabarmenagoa 2017tik (983.261).
Sartu ziren dei guztietatik, 539.313 bidezkoak ziren, eta 17.043 gaiztoak. Gainera, 63.622 kasutan informazioa eskatzen zen, eta 122.198 kasutan 'hutsak' izenekoak ziren, gabezia teknikoei egotz dakizkiekeenak.
Bestalde, urtarrila izan zen erantzundako dei gehien jaso zituen hilabetea (79.545), eta ondoren uztaila (66.307). Minimoa otsailean (56.761) eta urrian (58.803) erregistratu zen.
Osasun-larrialdiak kudeatutako gertakarien %80 dira
Kudeatutako 333.331 gertakarien %80 osasun-larrialdiak izan ziren, larrialdietako osasun-garraioa, osasun-zentroetako edo egoitzako mediku-arreta eta telefono bidezko kontsultak barne. Zehazki, osasunarekin lotutako 241.937 kasu artatu ziren, 48.381 polizia-auzi, 11.999 zirkulazio-gorabehera, 6.012 bide-istripu, 2.399 istripu, 735 lan-istripu, 2.837 laguntza tekniko, 2.234 baso-sute, 79 industria-sute, 1.579 hiri-sute, 30 salbamendu- eta erreskate-operazio, 868 genero-indarkeriagatiko arreta eta 12.005 askotariko gertakari.
Laguntza-baliabideen mobilizazioari dagokionez, %56,5 lehen mailako arretako gaietakoak izan ziren, eta %22 pazienteak anbulantzian eramatekoak: 37.645 oinarrizko bizi-euskarrikoak eta 7.508 bizi-euskarri aurreratukoak (medikalizatuak). Era berean, 853 aldiz mobilizatu ziren aireko baliabideak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!