Mendi joak liburuko ipuinak, jakina, mendian daude kokaturik eta mendizaletasuna dute hizpide, baina ez bakarrik mendizaletasuna. Ipuinotan, halaber, literaturaz, sexuaz, bizitzaz eta heriotzaz mintzo da Epaltza. Eta ikuskizunean gai horiek guztiak jorratuko ditu idazle iruindarrak, ironia puntu batez.