Bi pertsona zauritu dira gidatzen ari ziren ibilgailua errepidetik atera eta irauli ostean, N-121-A errepidean, Lantzeko bidegurutzearen parean.
Ezbeharra 11:30ean jazo da, eta bi pertsona osasun zentro batera eraman dituzte. Saihetsaldean mina duen 67 urteko emakume bat eta oinean higadurak dituen 72 urteko gizon bat dira, Foru Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.
Donezteben zerbitzu batetik bueltan zihoan anbulantzia batek eraman ditu bi zaurituak osasun zentrora. Foruzaingoak ere mobilizatu dira.