Landa inguruneko despopulazioaren aurkako plana garatzeko eskatu du Geroa Baik Senatuan

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 10a, 17:55

Koldo Martínez senatari autonomikoak aurkeztutako mozioak, garraio publikoarekin, telekomunikazioekin edo etxebizitzarekin zerikusia duten neurri ezberdinen ezarpena eskatzen du.

Izquierda Confederal Parlamentu taldeak “tokiko garapenaren sustapena, zerbitzu publikoen bermea eta despopulazioaren aurkako borroka politikei buruzko mozioa” erregistratu du Senatuko Despopulazio eta Erronka Demografikoaren Batzordean eztabaidatu dadin. Koldo Martinez (Geroa Bai) eta Carles Mulet (Compromís) senatari autonomikoek aurkeztutako mozioak Gobernu Zentrala premiatzen du, honek gobernu autonomiko, probintzia diputazio, uharteetako gobernu eta gainontzeko administraritza publikoekin batera, despopulazioa eragiten duten politikak ezartzeari uzteko konpromisoa har dezan. Aurkeztutako testuaren arabera, “despopulazioa modu aktiboan mesedetzen duten lurralde kudeaketarako politikak eta moduak zeintzuk diren ulertzea beharrezkoa da, gobernatzeko modu hau aldatzeko jarrera hartzeko”.  

 Horretarako, Izquierda Confederal taldeak “larrialdiko plan” bat eskatzen du, bertan urtebeteko gehienezko epean ezarri beharreko gutxieneko neurri sorta bat jaso beharko delarik, landa eremuko herrietako herritarren oinarrizko eskubideengan eragina baitute. Planteaturiko neurrien artean, nabarmentzekoak dira eskaeraren araberako eta edozein ordutan eta kostu baxuko tarifa laua duen garraio publikoaren programa baten ezarpena, landa taxi-bus/24 ordu ere deiturikoa; landa eremuko edozein udalerritan bermatuko den telekomunikazio azkarren programa bat; landa eremuko udalerri guztietan bermatuko den oinarrizko banku zerbitzuetarako programa bat -gutxienez kutxazain automatikoen zerbitzua-; eta lan poltsei lurralde markaren ezarpenerako programa baten ezarpena (lurralde zigilua). Aurkeztutako testuaren arabera, “lurraldeetara atxikituriko lan poltsen sorrera, herrietan lan egin nahi duten pertsonei bakarrik zuzenduak, okupazioa eta bizilagun egoiliarrak sortzeko gaitasun handiena duen aldaketetako bat da, bai eta premiazkoenetako bat ere”. Herrietan gazteen jarraitutasuna eta insertzioa ahalbidetuko duen etxebizitza programa bat martxan jartzea jasotzen du ere mozioak.  
 
Halaber, testuak gobernu zentrala eta gainontzeko administraritza publikoak premiatzen ditu, landa esparruko ezaugarri sozial, demografiko eta ekonomikoei egokituriko arau-plan bat burutu dezaten, dentsitate demografiko urriko eskualdeetarako araudi berezi bat burutuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!