Foru Berriaren aurkako helegitea tramitera onartu du Konstituzionalak

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 6a, 18:24

Erabakiak ez dakar arauak automatikoki etetea, Espainiako Gobernuak ez baitu konstituzioaren 161.2 artikulua arrazoitzat aipatu.

Konstituzio Auzitegiaren osoko bilkurak tramitera onartu du Espainiako Gobernuak Foru Berria aldatu eta eguneratzeari buruzko apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legearen 2. artikuluaren aurka sustatutako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa.

Auzitegiak agindu du aurkeztutako demanda eta agiriak Diputatuen Kongresuari, Senatuari eta Nafarroako Parlamentuari eta Gobernuari helaraztea, hurrenez hurren, bertaratzeko aukera izan dezaten eta egoki iritzitako alegazioak egin ditzaten.

Gobernu zentralaren ustez, "konstituzioaren 149.1.8 artikuluan biltzen den estatuak legeria zibilaren arloan duen eskumena urratu ahal izan da", azaldu du Konstituzionalak ohar batean.

Erabaki horrek ez du esan nahi arauak automatikoki etengo direnik, Gobernuak ez baitu konstituzioaren 161.2 artikulua arrazoitzat aipatu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!