Joan den urtarrila ohi baino hilabete beroagoa eta lehorragoa izan zen Nafarroako iparraldean, eta prezipitazioek %2ko jaitsiera izan zuten abenduarekin alderatuta. Alderdi horiek eta beste batzuk Landa Garapen eta Ingurumen Sailak hilero egiten duen iruzkin meteorologikoan jasotzen dira.
Tenperaturei dagokienez, hilabetea beroa izan da ipar partean, Pirinioetako ekialdean izan ezik, han normala izan baitzen, Nafarroako hegoaldean bezala. Estazio gehienetan batez besteko balioetatik ± 0,5ºC ko tartean izan da, ipar-mendebaldean izan ezik, han estazio gehienek batez bestekoa 1ºC baino gehiago gainditu baitute.
Prezipitazioei dagokienez, hegoaldeko herenean batez bestekoaren gainetik egon ziren, erdiko herenean%%0-%100 bitartean, eta iparraldeko herenean % 50etik behera. Batez besteko balioetatik gehien bereizi zen estazioa Monteagudo izan zen. Nafarroa osoan, urtegietan gordetako ura jaitsi egin da: %81 zen abenduan, eta %78 urtarrilean.
Azkenik, haize-boladarik handienak Gorramendin (119 km/h hilaren 15ean), Uxuen (119 km/h hilaren 19an), Iturgoienen (114 km/h 19an) eta Arangoitin (113 km/h 19an) izan ziren.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!