'Koklea' diskoa aurkeztuko du Oreka TX taldeak, Noain eta Arangurenen

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 5a, 17:17

Ostiralean, otsailak 7, Noaingo kultur zentroan eskainiko dute ikuskizuna. Igandean, berriz, Arangurengo kultur etxean izanen dira txalapartariak.

Gaur egun, Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariek osatzen dute Oreka TX taldea, Mixel Ducau, Iñigo Eguia eta Juan Jose Ochandorenarekin batera. Bost kontinenteetan barrena aurkeztu dituzte beren lanak, eta publiko eta kritika espezializatua konkistatu, instrumentuaren ikusgarritasunari eta bandaren energiari esker. Lan berri honetan boskotearen azken urteetako ibilbide musikalaren emaitza islatzen da, non bere estilo propioan sakontzen duten, lengoaia garaikide batetik instrumentu organiko eta naturalak erabiliz.

Sarrera gutxi geratzen dira txalapartariak zuzenean ikusteko. Noainen ostiralean eskainiko dute kontzertua, sarrerak kultur etxeko orrialdean daude salgai. Arangurenen igandean izanen dira, kultur etxean eskuratu daitezke sarrerak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!