Mobilizazioak antolatu dituzte ikasleek, Donibane Garaziko bortxaketak salatzeko

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 5a, 17:03

Donibane Garaziko Nafarroa lizeoa.

Gora Ikasleon Borrokak mobilizatzera deitu du Euskal Herri osoko ikastetxeetan. Bortxatuak izan direla salatu dute Donibane Garaziko Nafarroa lizeoko bi ikaslek, Euskal Irratiek atzo goizean jakinarazi zutenez.

Marc Marie Baionako prokuradoreak atzo baieztatu zuen salaketa jarria izan dela. Joan den ostegunean bi mutil atxilotu zituzten (Nafarroa lizeoko ikasleak) salaketa dela eta, baina aske utzi dituzte. Donibane Garaziko jendarmeriaren esku dago ikerketa. Lizeotik kanporatu dituzte ustezko erasotzaileak behin-behinean.

Erasoak salatzeko, otsailaren 7an, ostiralean, protestak antolatu ditu Gora Ikasleon Borroka mugimenduak Euskal Herriko ikastetxeetan. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!