Gripe-izurritea jaisten hasi da Nafarroan

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 4a, 18:21

Azken aste honetan 2.602 kasu atzeman dira, guztira 11.466 kaso artatu dira.

Nahiz eta oraindik maila altuan mantendu, Nafarroan gripearen eragina jaisten hasi da. Azken aste honetan 2.602 kasu berri atzeman dira (pasa den astean 2.801), 100.000 biztanleko bataz beste 407 kasu (438 aurreko astean), Nafarroako Lan eta Osasun Publikoko Institutuak atera duen txosten epidemologikoan jaso denez.

Adin-talde guztietan ikusten da gripe-sindromeen intzidentzia egonkortu edo jaitsi egin dela. Haurretan oraindik ere 7 kasu gainditzen dira 1.000 biztanleko. Intzidentzia egonkortu egin da Iruñerrian, eta behera egin du Lizarra-Lizarrako eta Tuterako Osasun Eremuetan, izurritea aurreratuago baitago.

Ospitaleratutako gripe kasuei dagokienez, aste honetan 70 izan dira. Horietatik 60k A gripea (H1N1) zutela baieztatu dute  eta 8k B gripea (H3N2) zutela. Guztira, 321 paziente ospitaleratu dituzte, eta horietatik 20 ZIUn sartu behar izan dituzte, eta 6 hil egin dira. Ospitaleratutako ia erdiek 65 urte baino gutxiago zituzten; izan ere, A gripearen (H1N1) ezaugarrietako bat da ospitaleratzeak gazteagoak direla.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!