"Konpromiso handiagoa" eskatu dio Ondarearen Defentsaren Plataformak Txibite lehendakariari

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 4a, 08:29

Nafarroan 5.000 etxebizitza, higiezin eta ondasun erregistratu ditu elizak bere izenean. Ondarearen Defentsarako Plataforma bilera egin zuen Maria Txibite Presidentearekin eta konpromezua eskatu zion egoerari aurre egiteko. nafarroako Parlamentuaren gehiengoak izen emate hauei bruuzko informazioa eskatu zuela gogorarazi diote presidenteari.

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformari adierazi dio Foru Gobernuak "interesa" duela "Elizak egindako ondasunen immatrikulazioen inguruan dagoen arazoa lantzeko".

Bestalde, erakundeko arduradunek Nafarroako Elizak immatrikulatutako ondasunen inguruan dituzten datuak aurkeztu dizkiote Nafarroako Gobernuko buruari, 5.000 etxebizitza baino gehiago zenbatu baitituzte.
Ildo horretan, "Martxoaren 7an Foru Parlamentuak onartutako ebazpena betetzeko" eskatu dute. Bertan, jabetza-erregistratzaileen dekanotzari "immatrikulazioen ohar soilak" eskatzeko eskatzen zen, baita ondasun komunalak izan zitezkeen ondasunak ikertzeko ere, "Horiek berreskuratzeko".

Gainera, Foru Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, plataformako kideek "Administrazioko Ondare arduradunekin harreman arina" izateko nahia agertu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!