Duela bi aste, Lizarrako Alderdi Sozialistaren batzarraren %70ak, beste indar politikoekin akordioa bilatzeko aukera onartu zuen, Gonzalo Fuertes, Navarra Sumako alkatearen kontrako zentsura mozioa aurkezteko. Erabakiak gutxi iraun zuen eta segituan zuzendu eta ezeztatu behar izan zuten, Nafarroako zuzendaritzaren aginduz.
Arrakala zabaldu zen Lizarrako PSN eta Sarasate Pasealekuko herrialdeko zuzendaritzaren artean. Lizarrako taldeak pausu bat gehiago eman zuten aurrera eta beren zinegotzietako bati funtzio guztiak kentzea erabaki zuten, Navarra Sumarengandik gertuegi zegoela egotzita. PSNko herrialdeko zuzendaritzak erabaki hau kritikatu zuen eta gogor salatu Jorge Crespo idazkari nagusiaren jarrera.
Gauzak horrela, PSNk Jorge Crespo idazkari nagusia alderdidtik botatzea erabaki du eta Lizarrako PSNren batzarra deitu du biharko, egoeraren berri emateko. Crespok adierazi duenez, ez du zinegotzi kargua uzteko asmorik eta karnetik gabe bada ere, sozialista izaten jarraituko duela adierazi du.