Geroa Baiko Uxue Barkosek, negoziazioa eta elkarrizketa balorean jarri ditu, legegintzaldi honetan aurrera egiteko modu bezala. Bakartxo Ruizek, EH Bilduren papera azpimarratu du, ezkerretik ekarpenak egiten, aurrekontu aurrerakoi eta anitzagoen bidean.
Izquierda Ezkerra aurrekontu akordiotik kanpo utzi du bere burua. Gaur Marisa de Simonek bere zuzenketen defentsa egin du. Mikel Buil, Ahal Duguko kideak erantzun dio. Zuzenketa horiek, akordio barruan sartu izan balitu, arazorik gabe aterako zirela aurrera.