UPNren gobernuko Osasun eta Gizarte Ongizate kontseilari izandako Calixto Ayesa bart hil da, Iruñean, 83 urte zituela.
Lanbidez medikua, 1978 eta 1982 urteen artean IMQko presidentea izan zen, eta San Miguel klinikako zuzendaria. 1991 eta 1995 artean Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari izan zen, eta ondoren, Gizarte Ongizateko kontseilari, 1996 eta 2003 artean.
UCDn hasi zen politikagintzan, eta parlamentari izan zen PDP alderditik 1983an, eta, PPtik, alderdi horren sorreratik aurrera. PP eta UPNren bat-egitea bultzatu zuen.
2007ra arte izan zen parlamentari, eta 2008an PPko militantziara itzuli zen, UPNrekin ituna hautsi ondoren.