Mendigorrian, 11 dira Hezkuntza Departamentuari euskarazko lerroa zabal dezan eskatu diotenak. Kopurua aski izan beharko luke lerroa zabaltzeko. Baina Hezkuntza Departamentua trabak jartzen ari da. “Eskatzen diogu utz diezagutela aurreko urteotan bezala adierazten zein eredu nahi dugun gure seme-alabentzat gure herriko ikastetxean, eta ez beste batean”.
2015ean, parlamentuko gehiengoak eskatu zuen D eredua eraman zedila Euskararen Legearen araberako eremu ez euskaldunera, eskaeraren arabera. Joan den legealdiko gobernuak ate hori zabaldu zuen. Lehen lerroak Tafallan, Lodosan eta Caparroson sortu zituzten, 2016-2017 ikasturtean. Gero Allo, Antzin eta Erriberri etorri ziren. Joan den ikasturtean, Castejon.