UPNko buru Javier Esparzak aurkezturiko mozioak bi puntu zituen. Lehenak proposatzen zuen Nafarroak Transferentzia Batzordean dituen ordezkariei eskatzea ahalik eta lasterren gauza dezatela trafiko eskuduntzaren transferentzia, “horrek eraginik eduki gabe Trafiko Guardia Zibilak egun Nafarroan dituen funtzioetan”.
Lehen puntu horren bozketan, UPNko 15 parlamentariek alde bozkatu zuten, Ciudadanoseko Alberto Bonilla, Elena Llorente eta Carlos Perez Nievas abstenitu ziren, eta PPko Jose Suarezek eta Javier Garciak bilkura aretotik alde egin zuten. Esan gabe doa Ciudadanos eta PP alderdiak trasferentzia gauzatzearen aurka daudela.