LABek, Steilasek eta ELAk "gehiegizkotzat" jo dituzte Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak ostegunean deitutako greba egunerako finkatutako gutxieneko zerbitzuak.
Sindikatuek kritikatu dutenez, sindikatuek aurkeztutako alegazioei "kasurik egin ez" eta ez da "negoziazio prozesurik" egon. Halaber, zentro batzuetan "gutxieneko zerbitzuek langileen laurden bat inplikatzen dute, eta horrek grebaren jarraipena erabat baldintzatzen du", gaineratu dute.
"Gutxieneko zerbitzuen negoziazioa Hezkuntza Itunean jasota dago, 2018. urtean zehar negoziatu behar zen sindikatuen eta administrazioaren artean, baina Nafarroako Gobernuak saihestu egin ditu puntu horretan dituen erantzukizunak", aurpegiratu dio ohar batean.
Hiru erakundeen iritziz, "greba egun bakar batek ez du ikasleen hezkuntzarako eskubidea urratzen"; haien ustez, "nahikoa zen zuzendaritzako kideren bat bertan egotea eta atezaintza zerbitzua bermatu izana zentroa irekita egon zedin".