Garean euskaltzale elkarteak iragarri du Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Bizi Dantza ikuskizuna otsailaren 5ean, Oteitzako Iturtxipia kiroldegian egingo dutela, 17:30ean. Lizarrako alkate Gonzalo Fuentesek (NA+) udal kiroldegiaren ukatu zien Pirritx, Porrotx eta Marimototsi. "Kirol instalazioek lehentasuna" dutela argudiatu du.
Lizarrako eta inguruko jendea Oteitzara joan ahal izateko, trafikoa eta aparkalekua antolatuko du elkarteak. La Estellesa konpainiaren autobus zerbitzua ere badagoela gogoratu dute: joateko 16:15ean Lizarratik, eta 18:45 eta 19:45ean Oteitzatik itzultzeko. Sarrerak salgai daude dagoeneko.