"Ez dakit deus", "Ez nuen ezer entzun horretaz", "Ez nuen ezer ikusi"...horiek dira Patxi Puñalek fiskaltza eta akusazioaren abokatuei emandako erantzunak. Osasunako kapitan ohiak ukatu egin du partiden salerosketan parte hartu zuenik eta azaldu du ez zekiela ezer ez, zuzendaritza horrelako trikimailuetan sartuta zegoenik.
Lekukotza laburra izan da eta epaitegietatik irtenda, kapitulo hau bukatutzat eman nahi izan du Patxi Puñalek. "Ea behingoz hau guztia pasatzen eta ahazten den" adierazi die kazetariei. Epaiketa eta prozesuan entzundakoaz galdetuta, "Hemen norbaitek dirua eraman zuen, diru hori Osasunatik atera zelako" erantzun du Puñalek, "Erruduna topatzen bada, ordain dezala".