Langile bat hil da Artatzako kanpinean garabi batetik erorita

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 27a, 13:10
Argazkia: Foruzaingoa @policiaforal_na

55 urteko langile bat hil da astelehen honetan Artatzako Urederra kanpinean izandako lan istripu batean, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Artazako bizilaguna 10 metroko altueratik erori da garabi kamioi batetik, eta bere saskia askatu egin da. Gizonak kolpe bat hartu du buruan, eta berehala hil da.

Gertakarien lekura Lizarrako Foruzaingoko Herritarren Segurtasunerako patruilak eta Polizia Judizialeko taldea bertaratu dira atestatua egiteko.

Hildakoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute autopsia egiteko.

2020. urteko bigarren heriotz lan istripua da Artazakoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!