Txantreako etxe okupatu baten kontrako jazarpena salatu dute

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 24a, 08:28

Txantreako Uharte kaleko bizilagunek aste honetan poliziaren aldetik jasandako jazarpena salatu zuten atzo gauean, protesta zaratatsu batekin. Kale horretan dagoen etxe okupatuaren atarian gau eta egunez izan dira poliziak, eta bizilagun guztiak identifikatu dituzte behin eta berriz. Protesta bideoan grabatu du ahotsa.info atariak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!