Migratzaileak “gehiago ezagutzera” animatu nahi du Nafarroako gizartea Eduardo Santosek

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 24a, 07:59

Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria Nafarroan dagoen txinatar komunitatearekin batera izan da Urte Berriaren ospakizunean

Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilari Eduardo Santosek Nafarroan dagoen txinatar komunitateak Urte Berria ospatzeko antolatutako ekitaldian parte hartu du ostegun honetan, Iruñeko Civivox Iturraman. Protokolozko hitzak egiten dituen bitartean, Foru Komunitatean bizi diren 1.600 txinatar baino gehiago eta, oro har, migratzaile guztiak “gehiago ezagutzera” animatu nahi izan du Nafarroako gizartea.

Nafarroako herritarrek Txinako komunitatea "gehiago ezagutu nahiko" luketela ere nabarmendu du Santosek. Eta adierazi du "elkar ezagutzea elkarbizitza" dela, eta, horregatik, herrialde horretatik datozen pertsonengana "hurbiltzeko" deia egin dio Nafarroako gizarteari.

"Elkar ezagutzea elkarrekin bizitzea da; eta elkar ezagutzea, batzuetan, nondik zatozen, zergatik iritsi zineten hona edo zein diren zuen itxaropenak eta ametsak galdetzea bezain erraza da", hausnartu du, Txinatik etorritako egungo publikoari zuzenduta.

Horren ildotik, Santosek esan du "ez dugula migratzaileen inguruan ezjakina den Nafarroako gizarte bat nahi", baizik eta "elkar ezagutzea eta elkarrekin bizitzea". "Nafarroa integratzailea, inklusiboa, solidarioa eta koloretakoa nahi dugu, askotarikoak izateak ematen digun aberastasunaz jabetuta", ondorioztatu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!