Jokoarekin lotutako patologiak bikoiztu egin dira sei urtean

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 24a, 07:33
Arrotxapea auzoan apustu etxeen aurka egindako elkarretaratzea, artxiboko irudi batean

Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak ostegun honetan adierazi duenez, Gobernuak, herritarrek bezala, "kezkaz" ikusten du "jokoarekin lotutako patologiak nola areagotzen ari diren".

Ahal Dugu-k Legebiltzarreko osoko bilkuran egindako galdera bati erantzunez, kontseilariak adierazi du patologien gorakada "jokoaren urteko memoriaren datuetan eta ludopatia duten pazienteei Osasun Mentaleko Saretik emandako arreta bezalako adierazleetan egiaztatzen dela, eta sei urte hauetan bikoiztu egin dela. Egin da “14 eta 18 urte bitarteko ikasleen artean nazio mailan egindako beste ikerketa batzuek adierazten dute gero eta modu goiztiarragoan egiten direla eta gazteen artean eragin handiagoa dutela", esan du.

Indurainek adierazi duenez, "horrek gizartea eta Administrazioak eskutik helduta joan behar izatera garamatza", "alderdi asko dituen eta ondorio serioak sortzen dituen arazo honi modu integralean heltzeko".

Kontseilariak azaldu duenez, exekutibo berriak sail arteko lantalde bat sortu zuen jokoaren arloko araudia berrikusteko, eta "urrian apustu-lokal berrien baimenak emateko moratoria bat onartu zuen".

"Gaiari ikuspegi integral batetik heltzea ere dagokigu", esan du, eta zehaztu duenez, "bi plan daude, bai Lan Arriskuen Prebentziorako Institutu Nazionalaren esparruan, bai drogen eta adikzioen inguruan, eta prebentzioarekin zerikusia duena lantzen da".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!