EH Bildu: “Maiak gustatzen ez zaiona zentsuratzen du, eskuin muturrari men eginez”

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 23a, 08:16

Emakumeen Etxeko hitzaldia bertan behera utzi izana gogor kritikatu du koalizioak

Navarra Sumaren udal aginte taldeak bertan behera utzi du Paola Damonte generoan adituak ostiralean, Brecha orgásmica (Orgasmo arraila) izenburupean, Emakumeen Etxean egitekoa zuen hitzaldia.

"Azalpen onargarririk gabe, gauekotasunez eta azpikeriaz, desprogramatua izan da", gaitzetsi du koalizioak ohar batean. Ekitaldi hori "programatuta zegoen bezala, izenburu eta eduki berarekin" egitea exijitu du indar abertzaleak.

"Ezin da onartu eskuineko hirukoa, Enrique Maia buru duela, hartzen ari den zentsurarako joera; deriba horrek esan nahi du gustatzen ez dena debekatzea eta ultraeskuinaren estortsioei amore ematea", kritikatu du. Izan ere, "hizketaldi honek kritika gogorrak jaso zituen sare sozialen bidez ultraeskuindarren aldetik". Hala, “Voxek markatuko al du hemendik aurrera Emakumeen Etxearen eta Iruñeko Udalaren berdintasun programazioa? ", galdetu du EH Bilduk. "Vox seinalatu eta eskuineko hirukoak men egiten du. Horrela bakarrik ulertzen da sei hilabetez programatuta eta iragarrita egon ondoren, udal gobernuak hitzaldi hau zentsuratzea ", ziurtatu du.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!