Sunbillako Añerdi auzoan gertatu da ezbeharra 15:40 aldera. Foruzaingoko Atestatuen taldea arduratzen da ikerketaz eta poliziak azaldu duenez, baliteke harrapaketa baten ondorioz hil izana.
Iruñeko Trafikoko patruila bat eta inguruko zerbitzu medikoak ere bertaratu dira. Hildakoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute.