Nafarroako Osasun Zerbitzuak espezialitateen formaziorako 147 plaza eskainiko ditu

Euskalerria Irratia 2020ko urtarrilaren 22a

Guztira, Nafarroak 192 plaza eskainiko ditu, 45 Nafarroako Unibertsitateko Klinikan. Azterketak datorren larunbatean, urtarrilak 25ean, izango dira.

Nafarroako Osasun Zerbitzuak guztira 147 plaza eskainiko ditu 2019-20ko Osasun Zientzien espezialitateen formaziorako unitate ezberdinetan eta osasun formazio espezializatua eskaintzeko zentroetan. 147 plazetatik, 83 Ospitale Gunean izango dira, 46 Lehen Arretan, 13 Osasun Mentalean, 3 Lanerako Medikuntzarako Hezkuntza Unitatean eta 2 Osasun Publikoko Prebentzio Irakaskuntzako Unitatean. Osasun formazio espezializatuko plazak eskuratzeko azterketak datorren larunbatean, urtarrilak 25ean, izango dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!