Izotza dela-eta kontuz gidatzea gomendatu du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2020ko urtarrilaren 21a

Nafarroako Gobernuak arretaz gidatzea gomendatu du Nafarroako errepideetan, datozen orduetan izotza egiteko arriskua dagoelako

Prezipitazioak izateko arriskua txikia bada ere, hodeiak direla eta, prezipitazio ahulak gerta daitezke izotz-kristalen forman

Datozen orduetan errepideetan arretaz ibiltzea gomendatu du Nafarroako Gobernuak. Iragarpen meteorologikoen arabera, gaurko egunaren amaieran tenperaturak 0ºC-ren bueltan ibiliko dira, 600-700 metrotik gora. Prezipitazio arriskua txikia bada ere, errepide sarearen iparraldean eta mendebaldean hodeiak espero direnez, ez da baztertzen izotz itxurako prezipitazio ahulak izatea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!