PSN, Eusko Jaurlaritzaren presoak hurbiltzeko proposamenaren alde

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 21a, 07:44

PSNko eledun Ramon Alzorriz, parlamentuan artxiboko iirudi batean (Argazkia. Nafarroako Parlamentua)

Navarra SUmak, aldiz, gogor egin du hurbilketaren aurka

Atzoko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondotik galdetu zioten PSNko eledun Ramon Alzorrizi Urkulluren gobernuan proposamenaz. “Sakabanaketa terrorismoari aurre egiteko erabili zen neurri bat da, baina terrorismoa jada ez da existitzen, eta kontua ez da presoak kalera ateratzea, baizik eta hurbiltzea, legeak dioen bezala”, erantzun zuen. Alzorrizen aburuz, agertoki ezberdin baten aitzinean, zorrozki bete behar da legeak dioena, hau da, presoek haien zigorra bete dezatela haien bizitokietatik ahalik eta gertuen”.

Geroa Baik eta EH Bilduk ere sakabanaketaren aurka egin zuten. Navarra Sumako eledun Javier Esparzak, aldiz, gogor egin zuen hurbilketaren kontra: “Aurkeztezina da presoen hurbilketa truke politiko baten ondorioa izatea. Espetxe politikan irizpide judizialak erabili behar dira, eta ez politikoak”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!