Lezkairuko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeaeren eraikuntza lizitatu du gobernuak

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 20a, 11:50
Lezkairuko haur eskola, artxiboko irudi batean

Eskaintzak aurkezteko epea datorren martxoaren 6an amaituko da.

Nafarroako Gobernuaren kontratazio atariak gaur, urtarrilak 20, astelehena, argitaratu du Iruñeko Lezkairu auzoan Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe berri bat eraikitzeko proiektua kontratatzeko lizitazio iragarkia, 325.786,00 eurokoa, BEZa barne.

Ekintza administratibo honekin, hasiera ematen zaio 3-4 lerro izango dituen eskola publikoa eraikitzeko prozesuari, zeina, ondoren Iruñeko Udalari lagako zaion. Zentroak 5.400 m2 izango ditu gutxi gorabehera, eta Adela Bazo kalean kokatuko da (LC2-2 lursaila, Iruñeko Hiri bizigarriko eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkariak 2019ko apirilaren 8an onetsitako partzelazioaren emaitza).

Eskaintzak aurkezteko epea 2020ko martxoaren 6an amaituko da.

Proiektua idatzi ondoren, Hezkuntza Departamentuak Iruñeko Udalari igorriko dio, obra eta arduera sailkatuen udal lizentziaren tramitea egin dezan, eta, ondoren, dagozkion obrak lizitatuko ditu. Lan guztiak 2022an amaitzea aurreikusi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!