Fiskaltzak eskatu du Bizkai izatea deklaratzen lehena. Eta, haoren ondotik, hurrenketa honetan: Artxanko, Pascual, Bandres, Peralta, Noira, Valencia, Makirriain, Figueras, Torres eta Amaya. Artxankoren defentsak aurreratu du aretoari eskatuko diola froga akusatzailea egin ondoren deklara dezatela auzipetuek. Nafarroako Auzitegiko 2. aretoan hala egin ohi dute.
Auzipetuen aulkian, 11 lagun eseri dira. Osasunaren zuzendaritzako sei kide ohi, eta Betis taldeko bost jokalari ohi. Bidegabeko jabetzea eta bi partidaren emaitza moldatu izana leporatzen diete. Zehazki, Betis-Valladolid eta Osasuna-Betis. Fiskaltzak 3 eta 14 urte arteko espetxe zigorra eskatzen du haien aurka.
Auzipetuen aulkian izanen dira, beraz, Osasunako kudeatzaile ohi Angel Bizkai, presidente ohi Miguel Artxanko eta haren zuzendaritza batzordeko hiru kide: Juan Pascual, Txuma Peralta eta Sancho Bandres, eta Osasuna Fundazioaren presidente ohi Diego Makirriain. Haien ondoan eseriko dira Antonio Amaia, Jordu Figueras eta Xavi Torres Betiseko jokalari ohiak eta Albert Noila eta Cristina Valencia higiezin agenteak.
Zigor eskaerarik handiena Bizkairen aurkakoa da (14 urte eta 4 hilabete). Antzekoa da Artxanko, Pascual, Peralta eta Bandresena (14 urte). Makirriain, Amaya, Figueres eta Torresen aurkakoa 4 urtekoa da. Eta Noilaren eta Valenciren aurkakoa, 3 urtekoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!