Mahai gainean, Nafarroako Gobernuak helburu duen enplegu plana osatu eta adostea du Kontseiluak. Lanpostuen sorrera, baina baita enplegu kalitateaz eta istripu zein segurtasunaz akordioak nahi ditu Txibitek.
Ekainera arteko epea eman dio bere buruari Nafarroako Presidenteak enplegu plana osatzeko, baina ez du horren erraz ikusten enpresarien konfederazioak eta urte bukaeraraino eraman du akordioak lortzeko epe muga. Sindikatuen aldetik, Comisiones Obreras izan da zuhurrena bileraren aurretik, zalantzak baititu enpresariek lan baldintza, kalitatea, behin behinekotasunaz…aurrerapausoak eta konpromezuak hartzeko prest izanen ote diren.