Osasunak Paris365 jantoki sozialari laguntzeko kanpaina abiatu du. Komunikazio kanpaina Patxi Lasa Gizakia Herritar/Paris 365 Fundazioko presidentea eta Ibai Ganuza Genuine Osasunako jangelako langile eta futbolaria protagonista dituen bideo batekin abiatu dute.
Jantokiak bere zerbitzua ez ixteko 100.000 euro behar zituela jakinarazi zuen, eta horietatik ia %70 lortu ditu dagoeneko. Osasunako "familia osoaren" laguntzarekin, talde gorritxoak gainerako %30a lortu nahi du jantoki sozialaren jarduera normalizatzeko eta salbatzeko. Horregatik, Real Valladoliden aurkako partidarako saltzen den sarrera bakoitzetik 5 euro Paris365 jantoki sozialera bideratzeko erabakia hartu du zuzendaritza batzordeak.
Gainera, Paris365ek kontu zenbaki berezi bat ireki du zaleek dohaintzak egin ahal izateko, jantoki sozialak bere jarduerarekin jarraitu ahal izateko behar dituen 30.000 euroak lortzeko. Kontu zenbakia honakoa da: ES65 3008 0073 1241 4184 0522.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!