Gaur 83 urte fusilatu zuten Osasunaren fundatzaile Eladio Zilbeti

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 17a, 08:14

Gaurko egunarekin duela 83 urte fusilatu zuten Eladio Zilbeti, Osasunaren fundatzaileetako bat. 1920an, Osasunaren sorreran parte hartu zuen, eta berea izan zen taldeari euskarazko izen hori jartzearen ideia. Aurretik, Osasuna osatu zuten bi taldeetako kidea izan zen, bai Iruña Football Clubekoa, baita Sportivakoa ere.

Nafarroako Oroimen Historikoaren Ondare Dokumentalaren arabera, 1936ko abenduaren 21ean atxilotua izan zela irakur daiteke. 42 urte zituen eta Joakina Sanchez Cayuelarekin ezkonduta zegoen. Etxauri inguruko bide bazter batean hil zuten. Fusilamenduaren aitzakia "mugimenduaren aurka" egotea izan zen. Zilbeti EAE-ANV alderdiko kide eta sustatzailea zen.

Iruñeko Udalak 2017ko irailaren 16an, Osasunzaleen egunaren barruan, kale bat eta omenaldia eskaini zion Sadar auzoan. 1937ko urtarrilaren 16an frankistek Etxauri inguruan fusilatu zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!