Parlamentuak ez du aintzat hartu erlijioa eskola curriculumetik ateratzeko lege proposamena

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 16a, 16:22

Hezkuntza-sistema laiko baten aldeko apustua egiten du testuak. Navarra Sumaren aurkako botoekin eta PSNren abstentzioarekin baztertu du Nafarroako Parlamentuak.

Parlamentuko Osoko Bilkurak baztertu egin du gaur, Navarra Sumaren aurkako botoekin, PSNren abstentzioarekin, Erlijio Askatasunari buruzko lege organikoa eta hezkuntzari buruzko lege organikoa erlijioaren irakaskuntzari dagokionez aldatzeko Lege Proposamena aintzat hartzea. Idatzi berriak erlijio konfesionala eskola curriculumetik ateratzeko helburua zuen. Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren alde bozkatu dute.

Geroa Baik bultzatutako Lege proposamenaren helburua zen 7/1980 eta 2/2006 lege organikoak, erlijio- eta kultu-askatasuna deritzonerako eskubidea eta erlijio-laguntza eta heziketa ahalbidetzeko betebeharra konbinatzen dituztenak, aldatzea, Konstituzioaren 16.3 artikuluak ezartzen duen akonfesionalitatea “XXI. mendeko balioetara moldatzeko, besteak beste hezkuntza sistema laikoaren aldeko apustua egiteko”.

Zentzu horretan, beharrezko lege aldaketak egiteko deia luzatzen zen, eskola curriculumetik erlijio konfesionala eman ez dadin.

Nafarroako Parlamentuak IX. Legegintzaldian Diputatuen Kongresuari izapidetzeko igorritako zortzi legeen artean dago hau, pasa den maiatzaren 26ko foru hauteskundeen ondoren Ganbara berriaren osaketarekin iraungi egin baita.

Ez da Erlijio Askatasunari buruzko uztailaren 5eko 7/1980 Lege Organikoa eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa erlijioaren irakaskuntzari dagokionez aldatzeko saiakera egiten den lehen aldia. 2018ko ekainaren 21ean, orduan irakurketa bakarrean, Parlamentuko Osoko Bilkurak Geroa Bairen ekimena onetsi zuen. EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aldeko botoa eman zuten, PSN abstenitu egin zen eta UPN eta PPNk aurka bozkatu zuten. Ez zen gauza bera gertatu 2019ko urriaren 31n, Navarra Sumaren eta PSNren aurkako botoek ekimena baztertu egin baitzuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!