Beste eraso euskarofobo bat, Erriberriko errepide-seinaleen aurka

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 16a, 07:41

Asteartean, pintura beltzez ezabatu zuten herriaren euskarazko izena, Tafallako sarreran

Beste behin ere, eraso euskarofoboa Erriberrin. Asteartean, herriaren euskarazko izena, Erriberri, ezabatu zuten Tafallako sarrerako bide seinaleetatik. Abenduan, molde bereko erasoa egin zuten. Beraz, bigarren aldia da, oso denbora gutxian.

Duela hilabetek erasoaren ondotik, Erriberriko Oihua taldeko boluntarioek seinaleak garbitu zituzten, berriro Erriberri izen irakurgarri izan zedin. Ikusteko dago honako honetan nola konpontzen duten kaltea. Abenduan, halaber, Erriberriko alkatetza duen Erriberri Elkartu udal taldeak erasoa salatu zuen, eta “zibismoa eta errespetua” eskatu zuen.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!