Nafarroako Gobernuak 2019ko “Francisco de Javier” saria Jose Maria Zabala Martínez enpresariari emateko foru-dekretua onartu du, gaurko bileran. Europa osoan laguntzen, diru-laguntzen eta I+G proiektuen kudeaketa integrala eskaintzen duen “Zabala Innovation Consulting” aholkularitzaren sortzailea eta zuzendaria da.
Gobernuak azpimarratu du Zabalak “berrikuntza sustatzen duten enpresa-balioak hartzen dituela jardueraren ardaztzat, XXI. mendean lankidetza nagusituko dela aintzat hartuta”.
Jose Maria Zabala
Jose Maria Zabala Martínezek (Oteiza, 1947) Ingeniaritza Kimikoko ikasketak (1973), eta Natur Zientzia Aplikatuetan doktoregoa (1976) egin zituen Lovainako Unibertsitatean (Belgika).
1986an, “Zabala Innovation Consulting” enpresa sortu zuen, eta Nafarroan egoitza badu ere, bulegoak ditu Espainiako beste probintzietan, Europan eta Latinoamerikan. 240 profesional eta bezerotzat 8.000 erakunde baino gehiago ditu mundu osoan.
Europan, esparru desberdinetan ikerketa eta berrikuntza-proiektuak finantzatzen dituen Horizon 2020 programarako 500 proiektu baino gehiago zuzendu ditu.
Bezeroak eta kolaboratzaileak ditu herrialde hauetan: Mexiko, Turkia, Txekiar Errepublika, Polonia, Errumania, Portugal, India, Argentina, Bolivia, Brasil, Kanada, Txile, Txina, Ameriketako Estatu Batuak, Israel, Austria, Alemania, Peru, Bulgaria, Holanda eta Italia.