EH Bilduk gastu sabaia handitzeko egindako proposamena aztertuko du gobernuak

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 15a, 15:33

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak azpimarratu du "soilik" aldatuko dutela "motibazio zorrotza" baldin badago.

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak adierazi du EH Bilduk datorren urteko aurrekontuaren gastu-muga handitzeko egindako proposamena "baloratzen" dela gobernua. Azpimarratu du "soilik" aldatuko dutela "motibazio zorrotza" baldin badago.

Kazetariek Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan egindako galderei erantzunez, Remirezek adierazi du "gastu muga jada markatuta" dagoela, eta adierazi du "zehazki" ikusi beharko dutela "mahai gainean jartzen diren zuzenketak zeintzuk diren eta zuzenketa horiek zer diren, benetan posible den ikusteko".

Navarra Sumarekin hitz egiteko asmoa ote duten galdetuta, adierazi du "edozein talde politikok mahai gainean jartzen dituen zuzenketa guztiak" aztertuko dituela gobernuak. Hala, berretsi du "elkarrizketa irekita" dagoela "proposamen zehatzak egiten dituzten alderdi guztiekin", eta "talde politiko guztien zuzenketen bidez egiten diren ekarpen guztiak" aztertuko dituztela.

Hala ere, onartu du "urruntze politikoa" dagoela afarroako Gobernuaren Navarra Sumaren artean, "lehenik eta behin akordio programatikoak markatzen dituen ildo nagusiekin ados ez dagoelako". Hori, haren esanetan, "logikaren barruan sartzen da": "Gu gobernu aurrerakoia garelako eta Na+ alderdi kontserbadorea delako".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!