Javier Remirezek azaldu duenez, Foru Berriaren 596 puntuetatik 18etan izan du arazoa Estatuak. Negoziatu ostean, 8ren gainean jarri du errekurtsoa estatuak. Gaur bukatzen zen horretarako epea eta halaxe egin du Madrilek, ministro kontseilu bildu zen lehendabiziko saioan.
Erreakzioak berehala iritsi dira. Navarra Sumak, Geroa Baik eta EH Bilduk Nafarroako Foruen defentsan atera dira publikoki. EH Bildurentzako, argi geratu da PSOE ez dela fidatzekoa. Nafarroako autogobernuaren kontrako erasoa salatu eta berriz ere konstituzioaren erabilera agerian geratu dela adierazi dute. Foru Berriaren garrantzia eta bera osatzeko egindako lana azpimarratu du indar abertzaleak.
Zentzu berean mintzatu da Geroa Bai, gogoratuz Nafarroako Parlamentuan aho batez onartu zela Foru Berriaren legea. Geroa Baik salatu du Estatuak elkarrizketa bideak albo batera utzi eta berriz ere, eztabaida ideologikoak judizializatzera jo izana.
Navarra Sumak Nafarroako kontseilura eraman du gaia, hark ebatzi dezan auziaz. Bide batez, Maria Txibite erasotzeko erabili dute aukera, "Foruak defendatzeko ezintasuna" salatuz. Aurreko helegiteetan isilik egon diren bitartean.