Angel Moreno hautatu du Nafarroako Mendi Federazioak Belaguako aterpe berria kudeatzeko. Datozen 5 urteetan Moreno, Angel Oloron aterpea zuzenduko du. Aragoiko Pineta, Bujaruelo eta Gorizko aterpeetan aritutakoa, Gallego Garaiari buruzko mendi gida idatzi eta eskalatzaile trebatua da.
Aterpea 1971an eraikia, 2004rarte egon zen zabalik, Belaguara gerturatzen ziren mendizale eta eskiatzaileak jasotzen. Logelak, taberna eta jatetxea zituen. Orduz geroztik, itxita eta abandonatuta izan da. Ondorioz, egiturak kalte asko jasan ditu. 2018an Europako diru laguntza jaso zen aterpea zaharberritu eta berriz ere ateak irekitzeko. Eraikina bertan behera bota eta oinarrietatik hasi ziren lanak. Jose Maria Yarnos arkitektoak, 1971an eman zion itxura errespetatu da, bainan material berri, isolamendi hobeago eta energetikoki jasangarriagoa den egiturarekin berritutaMaiatza bukaeran, berriz ere martxan izatea espero dute Nafarroako Mendi Federazioko arduradunek.