Lesboseko errefuxiatuekin elkartasun jaialdia Zentralen

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 15a, 07:42

Zaporeak proiektua laguntzeko musika jaialdi bikoitza antolatu dute Iruñeko Zentral antzokian. Komando Funk, Muxutrock, Acoustic Sound Machine eta Travellin Brothers izanen dira taula gainean urtarrilaren 24 eta 30ean. Lesboseko irlan errefuxiatuei laguntza emateko ekarpenak jasoko dira.

“Egoerak okerrera egin du” azaldu dute Zaporeak proiektuko arduradunek, “Egunero ehunka pertsona ailegatzen dira Lesboseko errefuxiatuendako guneetara, milaka dira bertan pilatuta. Urik ez, komunik ez,…konzentrazio esparru bat ematen du irlak”. Horregatik pertsona errefuxiatuak laguntzen jarraitzea beharrezkoa da. Zaporeak egitasmoak janaria eramaten du errefuxiatu gune hauetara, ahal den neurrian lagundu ahal izateko. Proiektua laguntzeko eta bultzatzeko musika jaialdi bikoitza antolatu dute Zentral aretoan.

Urtarrilaren 24ean Komando Funk, Muxutrock eta Acoustic Sound Machine-ren kontzertua izanen da. Sarrerak 10 euroko salneurria izanen du, elkartasun proiektura bideratuko direnak. Urtarrilaren 30ean aldiz Travellin Brothers taldea izanen da eskenatokian. Kontzertu horretarako publikoari eskari berezia egin dio taldeak: Lesbosera eraman daitezken jakiak eraman ditzatela sarrera moduan. Taldeak gainera konpromezua hartu du, biltzen duten jaki eta bazkari kopurua bikoiztuko dutela Zaporeak proiektuari entregatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!