María Txibite lehendakariak eskuineko alderdiei "ETAren inguruan polemikak eraikiz oposizioa egiteari uzteko" eskatu die, aktibitaterik ez duenetik zortzi urte pasa direnean. Txibitek atsekabea agertu du “ETAk, Nafarroako Parlamentuan edo Diputatuen Kongresuan, eskuindarren oposizioko diskurtsoetan bere indarkeria jasaten genuenean baino presentzia handiagoa" duelako.