10.000 euroko kalte ordaina eskatu dio Iriartek Cerdani, "faxista" deitzeagatik

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 14a, 17:47

Iriarteren ohorerako eskubidea urratu zuela iritzita, 100 eurora gutxitu du Fiskaltzak eskaera.

Iñaki Iriarte Navarra Suma alderdiko legebiltzarkideari "faxista" deitzeagatik Santos Cerdan Sozialistaren aurka aurkeztutako epaiketa epaiaren zain geratu da. Fiskaltzak Iriarteren ohorerako eskubidea urratu dela iritzi dio Fiskaltzak.

Santos Cerdan PSOEko diputatu eta Lurralde Koordinaziorako idazkariak "faxista" deitu zion Iriarteri, hark Leitzan abuztuaren 25ean egindako bazkari batean parte hartu ondoren, 1936ko kolpea goraipatzeko ekitaldia izan zela iritzita.

Iriartek une oro ukatu du faxismoaren edo frankismoaren gorazarre ekintza batean parte hartu zuenik. Iturri juridikoek Efe albiste agentziari adierazi diotenez, epaiketan adierazi du Leitzara beste pertsona batzuekin bazkaltzera joan zela eta ondoren alde egin zuela. "Faxista" deitzean ohorerako eskubidea urratzeagatik, 10.000 euroko kalte ordaina eskatu dio Cerdani. 

Fiskaltzak ere iritzi bera agertu du, baina, kalte-ordaina 100 eurora jaitsi du.

Santos Cerdanen defentsak, berriz, berretsi du frankismoa goratzeko ekintza bat izan zela eta, beraz, eskaria atzera botatzeko eskatu du.

Saioan, bi inplikatuen eta hiru lekukoren testigantzak entzun dira: Javier Esparza UPNko presidente eta Suma Nafarroako Parlamentuko bozeramailea, Pachi Perez parlamentaria eta Silvestre Zubitur, bazkarian parte hartu zuen Leitzako zinegotzia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!