Sindikatuek salatu dute gobernua ez dela 2018an sinatutako hezkuntza ituna betetzen ari

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 14a, 15:01

2020ko aurrekontuen bidez hezkuntza ituna betetzea eta garatzea eskatu diote LAB, STEILAS, AFAPNA, ANPE, CCOO eta UGT sindikatuek.

Hezkuntza Ituna sinatu duten sindikatuak kezkatuta agertu dira Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren jarrerarekin. LAB, STEILAS, AFAPNA, ANPE, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dutenez, departamentuak ez du "deus" egin 2018ko abuztuan sinatutako Itunaren ondoriozko neurriak gauzatzeko.

Itunaren Jarraipen Batzordearen bilerak "behin eta berriz" atzeratzen ari direla ohartarazi dute: "Bilera hori hitzartua dago; izan ere, Batzordea hiru hilean behin bildu behar da, eta 6 hilabete darama bilerarik egin gabe". Hurrengo bilera urtarrilaren 15rako deitu dute. 

2020ko aurrekontuen bidez hezkuntza ituna betetzea eta garatzea eskatu diote gobernuari sindikatuek. "Hori izan zen egungo Hezkuntzako kontseilariak lehenengo mahai sektorialean hartu zuen konpromisoa", adierazi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!