Antsoaingo Antzokian, martxoaren 7an, hasiko da aurtengo Nafarroako Haur eta Gaztetxo Kantari Jaialdia. Beste hiru emanaldik osatuko dute jaialdiako lehen fasea: Lesakako Kultur Aretoan izanen da bigarrena, martxoaren 14ean; hurrengoa, Zarrakazteluko Kultur Aretoan, martxoaren 21ean eta Lizarrako Los Llanos Kulturgunean, azkena, martxoaren 28an. Finala Barañaingo Auditorioan ospatuko da apirilaren 4an 18.00etan.
1992tik ospatzen da jaialdia, Kantuzale Elkartearen eskutik. 2012an dirulaguntzarik gabe geratu zen elkartea, eta geroztik Amaia Dominguez elkarteko kide eta musika irakasleak antolatzen dute. Sei eta hamasei urte bitarteko Nafarroa osoko haur eta gaztetxoek hartu dezakete parte, beti ere euskaraz kantatu behar delarik. Musika tresnaren laguntza ala gabe, taldeka ala bakarka, kanta ezaguna edo sormenezkoarekin aritu ahal dira.