'Nafar Ateneoa' poesia sarian parte hartzeko epea zabalik dago

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 10a, 13:32

Etxea izanen du gai Nafar Ateneoak antolatutako sariketaren bigarren edizioak. 1.500 euroko saria emanen dio poema onenari.

Bigarren urtez 'Nafar Ateneoa' poesia saria antolatu du Nafar Ateneoak. Poema onenari 1.500 euroko saria emanen dio ateneoak. Pertsona oro lehiatu daiteke, aurreko edizioko irabazlea izan ezik, eta aurkezten diren lanek argitaratu gabeak izan behar dute. Etxea behar du izan gaia, "latu sensu edo zentzu zabalean"; eta poemak gehienez 60 bertso-lerro izan ditzake. 

Euskaraz sortutako poema bakarra aurkeztu daiteke. Jatorrizko lanen hiru ale aukertu behar dira, elkarrengandik bereizita eta DIN A-4 tamainan, tarte bikoitzean idatzia, eta alde bakarretik mekonografiatuak. Sinadurarik gabe, izenburua eta plikarekin atxikitako gutun azal itxi batean honakoak gehitu behar dira: izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefono zenbakia, egilearen literatur ibilbidea, NANaren kopia eta poemaren izenburua. 

Lanak postaz igorri behar dira Nafar Ateneora (Barañaingo etorbidea 10, 1 A, 31008 Iruñea, Nafarroa). Posta elektronikoz ere igorri aha dira euskera@ateneonavarro.es helbidera, mezuari bi eraskin hauek atxikiturik: plika daramatzaten egileen datuak eta poema bera.

Lanak aurkezteko epea otsailaren 1ean amaituko da, 14:00ean. 2020ko apirilean izanen da sari banaketa.

Irati Goikoetxearen Basa bizi poema saritu zuen 2019an Nafar Ateneoak. Irrintzi Plazako kolaboratzaile da Irati Goikoetxea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!