Foru Gobernuak "eskua luzatuta eta besoak zabalik" ditu Guardia Zibilaren Trafikoko agenteak hartzeko

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 10a, 13:37

Nafarroako Gobernuko eledun Javier Remirez, artxiboko irudi batean

Nolanahi ere, exekutiboa ez da harremanetan jarri institutu armatuarekin

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak adierazi duenez, exekutiboak "eskua luzatuta eta besoak zabalik" ditu Foruzaingoan "Guardia Zibilaren Trafiko Taldeko agenteak bezalako profesional handiak" hartzeko, trafikoaren eskumena Foru Komunitatearentzat negoziatzearen aurrean.

Bozeramaileak azaldu duenez, Nafarroako Gobernutik ez dute zuzenean hitz egin Guardia Zibilarekin, horretarako eskuduntzarik ez dutelako. "Nafarroako Gobernuak harremana izan behar du nazioko Gobernuarekin".

Exekutiboaren bileraren osteko prentsaurrekoan, Remirezek esan du "kolore politiko guztietako gobernuek duela 20 urtetik egindako lan bat" amaitzera doazela; izan ere, "beste mugarri batean gaude, PSOEren eta EAJren akordio politikoan hain zuzen ere, Nafarroari trafikoa transferitzeari begira".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!