Delituak ez preskribatzeko eskatu dute Elizaren abusuen biktimek

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 10a, 11:22

Abusuen Biktimen Elkarteak jasandako "biktimizazio bikoitza" deitoratu du Nafarroako Parlamentuan, eta Elizako arduradunen jarrera "etsigarria" salatu du: "Ez gara Elizaren kontrako pertsonak, justizia baino ez dugu nahi".

Zentro erlijiosoetan pederastia kasuak salatzen dituzten pertsonak biltzen dituen Abusuen Biktimen Elkartearen arabera, "ehunka" dira XX. mendearen bigarren erdian Nafarroako erakunde erlijiosoetan egindako "pederastia delituak". Horiek jasandako "biktimizazio bikoitza" deitoratu du, lehenik gertakari horien biktimak izateagatik eta ondoren horiek estali dituen "isiltasunagatik". Kritikatu du justizia salaketa guztien largespena ematen ari dela, gertaeren preskripzioagatik edo akusatuen heriotzagatik.

Hala adierazi dute Nafarroako zentro erlijiosoetako sexu-abusuen biktimek osatzen duten elkarteko ordezkariek, Foru Parlamentuan egindako agerraldi batean. Bertan, duela urtebetetik Elizaren aurrean eta auzitegien eta prentsaren aurrean egin dituzten jarduerak deskribatu dituzte, eta 30 salaketa azaleratu dira.

Elizako arduradunen jarrera "etsigarria" nabarmendu dute; izan ere, "erantzukizuna saihestu" dute, ustezko delitua preskribatuta egoteagatik edo ustezko abusatzaileak -XX. mendeko 50 eta 90 urteen artean irakasleak izandakoak, Iruñeko Salesiar, Marista, Jesuita eta Ursulinetako ikastetxeetan, Erreginaren Zubiko edo Lizarrako Puy-ko Aita Erreparatzaileen ikastetxeetan- hilda daudelako.

Elkartearen helburua "dagoeneko preskribatuta dauden edo ez dauden pederastia gehiegikerien salaketaren bidez egia bilatzea" dela adierazi dute, eta "justizia bultzatzea adingabeei egindako abusuak ikertzera eta argitzera". Halaber, biktimentzako erreparazioa eskatu dute, "delituaren larritasuna kontuan hartuta preskribatu gabe", eta saihestea “biktimarioek eta haien erakundeek biktimen salaketak desitxuratzen, erasotzen edo gutxiesten saihestea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!