Espainiako Espetxe Erakundearen jakinarazpen jaso dute gazteok. Bostok 2.graduan sailkatu dituzte, zigor irmoa edukitakoan presoei ezarri ohi zaiena. Hau da, ez diete 3. gradua eman. Ezinen dute eguna espetxetik at igaro, lan egiteko edo ikasteko. Gogoratzekoa da Altsasuko beste bi gazteri, Iñaki Abadi eta Aratz Urrizolari hain zuzen ere, 3. Gradua eman zietela Eguberrien aurretik, eta ordutik eguna eta asteburuak espetxetik kanpo igarotzen dituztela.
Balirudike espetxe zigorraren arabera sailkatu dituztela Altsasuko presook. Abadena 3,5 urtekoa da, eta Urrizolarena 4 urte eta 2 hilabetekoa. 2. graduan sailkatutakoak dira Oihan Arranz (9,5 urte), Adur Ramirez de Alda (8,5 urte), Jokin Unamuno (8,5 urte), Julen Goikoetxea (7,5 urte), eta Jon Ander Cob (7,5 urte). Arranzek Ramirez de Aldak eta Unamunok 1.151 egun daramatzate espetxean, eta Cobek eta Goikoetxeak, aldiz, 619.
2. graduan sailkaturik egoteak aukera ematen die baimenak eskatzen hasteko, hau da, egun batzuk espetxetik at igarotzeko aukera galdegiteko.